XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Musu bat eman zion objektu hauskorrari eta ondoren, bere altxorra hondatu beldurrez, inguratzen zuen espazioa besarkatu zuen.

- Horrela gordetzen da egiazko bertutea - erantsi zuen Arkadiik, kinka hartan, goizeko egunkarian irakurritako esaldi honetaz oroituz.

- Tira Vasia, zer egingo dugu? - Bejondeizula, Arkascha! Argia zara gizona eta arrakasta izango duzula aurretixek ere esaten dizut emakumegoaren baitan.

Leroux anderea... Leroux anderea... - Zer nahi duzu? - Leroux andere maitea...

Honek, Arkadii Ivanovitchi begiratzen zion, senargaiaren asaldaketaz irrifarre bihurri bat eginez.

- Ez zenuke sinetsiko nola maite zaitudan une honetantxe... Utz iezadazu besarka zaitzadan.

Eta Vasiak bi laztan adeitsu eman zion andereari masailetan.

Egiazki, duintasun ahalegin handia behar zen, farregarrikeriatik ihes egiteko, halako txoriburuarekin tratuan.